martes, 22 de abril de 2008

ZER DIRA ARBEL DIGITALAK?




Pizarra digitala = ordenagailua + bideo proiektagailua
Pizarra digital bat ( PD, digital whiteboard, pizarra elektronikoa) tamaina handiko pantaila edo horma baten gainean ordenagailuko monitoreak azaltzen duena aurkezten duen Internet eta bideo proiektagailu( proiekzio kanoia) batetara konektaturiko multimedia ordenagailu batez osaturiko sistema teknologiko bat da.
Bere funtzionaltasuna ordenagailutik, Internetetik edo sistema bati konektaturiko beste edozein dispositibo analogiko edo digitaletik (telebistako antena, bideo proiektatzailea, bideo kamara…) datorren edozein motatako informazioa ikasgelako leku estrategikoan kokatutako pantaila baten gainean proiektatzean datza.
Pizarra digitalaz hornituriko ikasgeletan, irakasle zein ikasleek Interneten eskuragarri dagoen informazio guztia edota eskura duten beste edozein informazio (dokumentuak eta digitalizaturiko argazkiak ( apunteak, klaseko lanak…), CD hezitzaileak, multimedia aurkezpenak, bideoak, paperean dauden dokumentuak (webcam arrunt batekin harrapa daitezkeenak)…) taldean ikustarazi eta komentatu ahalko dute.
Ikasgelan edozein motatako informaziorako erabilgarritasun honek eta baterako ikustarazpen batetarako posibilitateak, ikasle taldeen partetik lan kooperatiboen garapena eta euren ikaskide guztiei lan hauen ondorengo aurkezpena errazten du.
Arbel digital bat osatzen duten oinarrizko elementuak dira:
-DVD,bozgorailu eta mikrofonodun multimedia ordenagailu bat (ez da beharrezkoa azken belaunaldiko ordenagailu bat izatea). Teklatu eta haririk gabeko arratoi batek ikasleek euren mahaietatik parte hartzea erraz dezake (nahiz eta garestiagoak izan haririk gabeko bluetooth sistemek sistema infragorriek baino prestazio hobeak dituzte).
- Ordenagailutik Interneterako abiadura handiko konexio bat (ADSL, kablea).
- Ahal izanez gero sabaian kokaturiko ”botoi gutxidun” eta erabilpen errazeko distantzia mando batez eraginiko bideo proiektagailu bat (proiekzioko kainoi elektronikoa, gutxienez 1500 lumene eta XV6A 1024x768 erresoluzioa). Horman elikadura etengailu bat egongo denez, nahikoa izango litzateke:
* “Pausa” botoia (standby): lanpara piztu edo itzaltzen du (ahulena eta garestiena den sistema)
*Fokatzerako +/-botoiak.
* Ordenagailu irudien edo bideoko irudi sarreren arteko kommutazio botoia.
- Arbel zuri edo pantaila (horma zuri bat izan daiteke). Arbel zuri bat hobe da, izan ere, honek proiektatzen ari diren irudi edo testuen gaineko notazioak burutzea ahalbidetzen du.
- Askotan bere funtzionalitatea gehitzen duten beste elementu batzuk integratzen dira, adibidez:
* Aldi baterako bideokonferentziak burutzea eta zuzenki edo digitalizaturik argazkiak,objektuak edo sekuentzia txikiak proiektatzea ahalbidetuko duen webcam txiki bat.
*Koloredun tinta injekziodun inpresora.
* Mahai-gaineko eskaner bat.
*Potentziadun bozgorailuak dituen soinu anplifikadore sistema bat.
* Ordenagailutik ohiko telebista antena , kable edo sateliterako konexio bat.
* Bideo eta telebista programen grabaketen erabilpen didaktiko bat ahalbidetuko duen magnetoskopio arrunt bat.

http://www.edebedigital.net/biblioteca/pizarra-digital_CAST.pdf (2008ko apirilak 15ean)

No hay comentarios: